Abuztuaren 12an Udala auzora igotzeko autobus zerbitzu publikoa jarriko du Arrasateko Udalak
2026/08/10
Zerbitzua indarrean egongo da abuztuaren 12an, eguzki eklipse osoa ikusi ahal izateko.
Abuztuaren 12an eguzki-eklipse osoa ikusteko aukera egongo da Arrasaten eta, mendietatik fenomeno astronomikoa ikustera joan nahi duten herritarrek Udala auzora igortzeko autobus zerbitzu berezia izango dute.
Asteburuko autobus zerbitzu berezia
Kotxeen erabilera saihestu eta horrek eragin ditzakeen arazoak sahiesteko asmoz, honako zerbitzua abiarazi du Udalak:
- Zerbitzuaren indarraldia:
- Abuztuaren 12an, arratsaldean.
- Geltokiak: San Frantzisko, Arimazubi eta Udala auzoa.
- Ordutegia:
- Arrasate → Udala:
18:00tik 19:30 bitartean. - Udala → Arrasate:
20:30tan hasi eta 22:00ak arte - Prezioa:
- Herri arteko zerbitzuaren tarifa izango du.
- Mugi txartelarekin ordainketa egin ahalako da.
- Zerbitzua emango du: AVANZA enpresak.
Udala auzora modu arduratsuan igotzeko aholkuak
- Erabili garraio publikoa
- Goian aipatutako autobus zerbitzua egongo da.
- Auto pilaketa ekiditeaz gain, natur espazioaren jasangarritasunean ere lagunduko duzu.
- Aparkatu soilik leku seinalatuetan
- Ez aparkatu marra jarraitua dagoen lekuetan, isunak jasotzeko arriskua izango duzu.
- Auto masifikazioek eta baserrietako sarrera-irteerak blokeatzeak larrialdi zerbitzuen lanak oztopatu ditzakete eta horrek arriskua sor dezake.
- Arrasateko Udaltzaingoak honakoaren egokitasuna kontrolatuko du.
- Udalara igotzeko natur bideak erabili
- Udala auzoa landa auzo bat da, eta natur bidea dago Udalara igotzeko.
- Errespetatu auzoa eta natur ingurunearen lasaitasuna
Gogoratu bizilagunak urte osoan bizi direla Udalan, ingurunea errespetatzea guztion ardura da.