“Mundutik Arrasatera” egitasmoak aniztasuna eta bizikidetza ikusaraziko ditu asteazken honetan “Zoriontsu izateko gakoa” ipuin kontaketarekin
2026/05/18
Aniztasun Hilabetearen testuinguruan, Arrasateko Udal Bibliotekak, Udalekop Aniztasun Sailak eta Ekin Emakumeak elkarteak elkarlanean “Mundutik Arrasatera ipuin kontaketak” egitasmoaren saio berri bat antolatu dute. Egitasmo honen xede nagusia pertsona guztien arteko bizikidetza sustatzea, harreman positiboak eraikitzea eta gure inguruko aniztasun guztiak ezagutzea eta aitortzea da.
Herriko aniztasuna ikusarazteko asmoz, ekimen honek herritarrak protagonistak izatea sustatzen du, ipuinak arrasatearrek eurek kontatzen baitituzte. Oraingo honetan, Aissatou Laye Dia eta Amaia Vazquez izango dira ipuin-kontalariak.
Saioaren xehetasunak honako hauek dira:
- Ipuina: “Zoriontsu izateko gakoa”.
- Hizkuntzak: Ipuina woloferaz eta euskaraz eskainiko da, kulturen arteko zubiak eraikiz.
- Eguna eta ordua: Maiatzaren 20an, 18:00etan.
- Lekua: Udalpeko plazan (Erguin). Euria egingo balu, saioa Kulturateko Jokin Zaitegi gelara lekualdatuko litzateke.
- Hartzaileak: 2 urtetik gorako haurrei eta haien familiei zuzendutako saioa da.
Ekitaldirako sarrera librea izango da eta ez da aldez aurretik izena eman behar. Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuek, Udal Bibliotekak eta Ekin Emakumeak elkarteak herritar guztiak gonbidatzen dituzte elkarrekiko errespetuan eta herriko aberastasun kulturalean oinarritutako ekimen honetan parte hartzera.