Gabonetako spota grabatzeko argiak piztuko dituzte tarte batez gaur arratsaldean

2025/11/20
Card image cap
Grabazioak gaur eta bihar bitartean egingo dira.

Hirugarren urtez jarraian Gabonetako spota grabatuko du Arrasateko Udalak. Grabaketa lanak gaur eta bihar artean egingo dituzte herriko kaleetan zehar.

Gabonetako argiak piztuko dira grabaketak egiteko

Gaur, osteguna, Gabonetako argiak piztuko dira tarte batez grabaketak egin ahal izateko. Ondoren, berriz itzaliko dira, eta, ofizialki, abenduaren 4an piztuko ditu Udalak Gabonetako jaiei hasiera emateko.