Enara eta sorbeltzen ikerketaren emaitzak ezagutu eta hauentzako habi-kutxak egiteko tailerra izango dira Udalan
2026/09/09
Apirilean hasitako proiektu honen bidez gure herrian bizi diren enara eta sorbeltzen nondik norakoak ezagutzeko eta ikertzeko aukera izan dute herritarrek. Hegazti intsektujale ikusgarri hauen alde herritarrak sentsibilizatzeaz gain, beraien habien kokalekuari buruzko informazio baliagarria sortu da. Horri esker, Arrasateko Udalak aplikatzeko gomendioak izango ditu hegazti hauen habiak dituzten eraikinetan birgaitze kasuak ematen direnean.
Ikerketaren emaitzak ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrak Paula Anglada biologoaren eskutik, irailak 19an Udalako Ingurumen Eskolan, 10:00etan. Ondoren, enara eta sorbeltzen habi-kutxak eraikitzeko tailerra izango da eta, amaitzeko, auzotik zehar ibilalditxo bat egingo da enara arruntaren habiak ikusteko eta zorte apur batekin, uda osteko migrazioa hasi ez duen enara agurtzeko.
Aurreikusten da ekintzak gehienez ere 2 ordu eta erdi irautea eta izena eman beharko da horretarako hemen.