Su artifizialak bertan behera sute alertagatik

2026/06/23
Card image cap
Argazkia: Goiena
Su artifizialak Santa Barbaratik bota ohi dira, eta beroak eragindako lehorteak erabat baldintzatzen du biharko hitzordua.

Biharko, ekainak 24, aurreikusita dago alerta horia suteengatik, eta, ondorioz, Udalak erabaki du bertan behera uztea su artifizialak. Izan ere, su artifizialak Santa Barbaratik bota ohi dira, eta beroak eragindako lehorteak erabat baldintzatzen du biharko hitzordua.

Halaber, Udalak gogorarazi du indarrean dagoela san juan suak pizteko debekua, Herriko Plazakoa izan ezik, edota piroteknia erabiltzea, hau da, itxafleroak, petardoak, bengalak eta sua duen edozein elementu, entzierroaren hasierako eta amaierako itxafleroak izan ezik, funtsezko segurtasun-elementuak baitira.

Arduraz jokatzea dagokigu herritar guztioi. Zaindu dezagun elkar.