Azoka txikia Maiatzaren Bata plazara lekualdatuko da San Juan jaietan

2025/06/17
Card image cap
Ekainaren 20an eta 27an

San Juan jaien prestakuntza lanek Laubide plaza okupatuko dutenez, bertan egiten den ohiko azoka txikia aldi baterako lekuz aldatuko da. Udalak jakinarazi duenez, ekainaren 20an eta 27an (bi ostiraletan), azoka ez da Laubide plazan egingo, eta Maiatzaren Bata plazara lekualdatuko da.

Aldaketa hau ezinbestekoa da jaietako zezen plaza jarri ahal izateko, eta udal arduradunek adierazi dute herritarrei eta saltzaileei aldez aurretik informazioa ematea garrantzitsua dela, eragozpenak saihesteko.