Emakume Txokoak Zinegoak Hedapeneko film laburren emanaldia eskainiko du ekainaren 5ean, Kulturaten

2025/05/28
Card image cap
Ekainaren 5ean, eguenean, izango da aurtengo zine emanaldia, 18:30ean Kulturateko Areto Nagusian. Sarrera doakoa da. Proiekzioaren ostean luntx txiki bat izango da ikusitako filmen inguruan solas egiteko.

Bilboko LGTBIQ+ Zinegoak Nazioarteko Jaialdia,  kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez sexu eta genero aniztasunari buruzko sentsibilizazioa lantzeko helburuarekin sortu zen. Egun,   Zinegoak erreferentzia bihurtu da LGTBIQ+ gaiko ekitaldi zinematografiko eta eszenikoen artean.

Zinegoak Hedapena egitasmoak aukera eskaintzen du, Bilboko Jaialdian aurkeztutako filmak herrietara zabaltzeko.

Arrasaten, ohikoa bilakatu da Zinegoak Hedapeneko hitzordu kulturala, Emakume Txokoaren eskutik. Aurtengo emanaldia, Morbor taldearekin batera, antolatu duen LGTBIQ+ egitarau bereziaren baitan eskainiko  da.

Edizio honetan 6 film labur ikusi ahal izango dira, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin, euskaraz eta gaztelaniaz. Hiru film euskal sorkuntzak dira, Brasil, Espainia eta AEBkoak, beste hirurak.

Hauek dira lanak eta zuzendariak:

  • “¿Dónde estás?” Maria Moreno Novoa
  • “Arrecife” Ángel Morales Ballesta
  • “ Queimando por dentro” Enock Carvalho, Matheus Farias
  • “Three” Annie Song
  • “Judoka” Ander Iriarte
  • “Azkena” Ane Inés Landeta, Lorea Lyons

LGTBIQ+ ikusgarritasuna aldarrikatzeko ekimena ere bada ekainak 5eko saioa eta bertan eskainiko diren sorkuntza lanek askotariko gaiak eta ikuspegiak lantzen dituzte helburu horrekin bat eginez. “LGTBIQ+ zineaz gozatzeko, elkartzeko eta nahi izanez gero, mokadutxo baten bueltan, saioak emandakoa partekatzeko aukera izango dugu. Animatu!”