Egubakoitz honetan, maiatzak 2, hasiko da Arrasateko XXI. Udaberriko Musikaldia

2025/04/29
Card image cap
Kontzertuak San Frantzisko elizan eta Juan Arzamendi Musika Etxearen auditorioan izango dira, eta sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Maiatzaren 2tik 31ra Arrasatek XXI. Udaberriko Musikaldia ospatuko du. Urteak igaro ahala, musikazaleentzat erreferentziazko hitzordu bihurtu da. Hasieran musika klasikoa nagusi bazen ere, urteen poderioz egokitu egin da, mota eta estilo askotako ekitaldiekin, eta gaur egun Arrasateko musikarien erakusleiho ere bihurtu da, bai bakarlarientzat, bai musika taldeentzat.

Arrasatearrek zein bisitariek 5 hitzordu izango dituzte aukeran maiatzaren 31ra arte. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira San Frantzisko elizan eta Juan Arzamendi Musika Etxearen auditorioan. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Arrasateko XXI. Udaberriko Musikaldiko egitaraua

  • Maiatzaren 2an | 19:30 | Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriuma: “SAMOUIL – TCHITCH – GOMZIAKOV – MARTÍNEZ” HARI LAUKOTEA

Kamera musika klasikoaren maisulanak entzungo dira, nazioarteko errepertorioaren lan ezagunenak eta euskal ondare musikalaren berreskurapenari garrantzi handia ematen dioten obrak batzen dituena. Programa hau osatzen dute:

  • Aita Donostiaren Cuarteto de cuerda en mi,
  • Alexander Borodinen Cuarteto nº2,
  • Franz Schuberten Trio para cuerda-ko mugimendu bat.

 

  • Maiatzaren 4an | 19:30 | San Frantzisko eliza: DANSERIE ENSEMBLE

Danserie ensemble taldeak antzinako musika interpretatzen du, eta 25. urteurrena bete du aurten, Errenazimentuko eta Barrokoko musika ikertzen eta interpretatzen hasi zenetik. Garaiko instrumentuen kopiak erabiltzen ditu kontzertuetan, baita musika interpretatzeko modu historikoak ere. Danserieren jardueraren beste bi ardatz dira euskal musika herrikoa eta hark antzinako musikarekin duen lotura.

 

  • Maiatzaren 10ean | 19:30 | San Frantzisko eliza: ENSEMBLE MOXOS

Bere ikuskizunek, kolonia garaian misiolari jesuitek Europatik inportatutako musikaren eta bertako adierazpenen artean gertatu zen mestizajearen amalgama, bere sormenagatik eta bere hedapen koreografi ko zainduagatik liluratzen dute, horietan musika, kantua, dantza eta antzezpen dramatikoak elkartzen direlako. Balioaniztasunak, Raquel Maldonadoren zuzendaritzapean, bere kide gazteak bereizten ditu, guztiak inaziotar indigena moxeñoak, eszenatokiaren gainean bere aldakortasuna erakusten dutenak, bakoitzak rol ezberdinak betetzen dituelarik kontzertu bakoitzean.

 

  • Maiatzaren 17an | 19:30 | San Frantzisko eliza: RACHMANINOFF 2. PIANO + ORKESTRA KONTZERTUA

Proiektu hau Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan sortu zen, Jon Mestre Arzuaga eta Txomin Maidagan Ruiz lehen aldiz Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan dauden lekuan. Egun horretan sortu zen etorkizunean proiektuetan parte hartzeko proposamena. Jonek Madrilen jarraitu zuen piano-ikasketekin, eta Txominek Musikenen (Donostia) hasi zituen zuzendaritza-ikasketak. Joan den udan Arrasaten elkarrekin kontzertu bat ematea planteatu zen udaberriko musika zikloaren barruan, Rachmaninoffen piano eta orkestrarako bigarren kontzertuarekin. Lagun eta senideen eta Arrasateko Udalaren lankidetzagatik aurrera atera den kontzertua.

 

  • Maiatzaren 31an | 19:30 | San Frantzisko eliza: ARRASATE MUSIKALEKO ORKESTRA ETA GOIKOBALU ABESBATZA

Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoa 1975ean sortu zuen Juan Arzamendi Enparantzak, “Arrasate Musikal” orduko akademiako zuzendari eta fundatzaileak. Arrasate Musikaleko oraingo Orkestra Sinfonikoa eskolako ikasleek, irakasleek eta ikasle ohiek osatzen dute. Zuzendaria Iker Olazabal da.

 

Goikobalu Abesbatza-Coro de Mondragón betidanik Arrasate-Mondragonen egon den musika koralarekiko (Parrokiko Abesbatza, Zartzuelen emanaldiak, Danok Abesbatza) ilusio eta zaletasunaren fruitua da. 1996an Iñaki Maidagan-ek bere gain hartu zuen Abesbatzaren zuzendaritza.

 

Deskargatu hemen egitarau osoa.

 

musikaldia 2025 kartela