Sagarrarekin egindako produktuen dastaketa bertako produktuen azokan, urriaren 18an

2025/10/10
Card image cap
Azoka urriaren 18an izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 13:30era. Azokarekin batera, Sagarrarekin egindako produktuen dastaketa antolatu da.

Urriaren 18an egingo da hileko hirugarren zapatuko azoka, Seber Altube plazan. Azokaren ordutegia 9:00etatik 13:30era izango da. Bertan, ezagunak ditugun ohiko saltzaileak egongo dira bertako produktuak saltzen. Erosle guztien artean sagar produktuekin egindako 10 otar zozketatuko dira. Gainera, sasoia aprobetxatuz, sagarra balioan jarriko da, izan ere, azokan badaude ekoizle asko, zuzenean edo zeharka, sagarra ekoizten dutenak: sagarra (fruta), sagar tartak, teak, marmeladak, sagardoa, ozpina, zukua…

Sagar produktuen dastaketa

Azokako partaide den Lizagasar sagar tokiaren eskutik izango da dastaketa. Besteak beste sagar purea, marmelada, sagardoa eta zukua dastatu ahalko da. Produktu hauek azokako ogi eta gaztarekin lagunduko dira. Sagar barietate desberdinak egongo dira salgai eta sagarretik eratorritako produktuak. 10 otar zozketatuko dira sagarrekin eta harengandik eratorritako produktuekin.