Asfaltatze lanak hasi dira gaur Aragoa kalean
2026/02/18
Gaur, asteazkena, hasi dira asfaltatze lanak Aragoa kalean, zehazki 4-6 zenbakien aldeko eremuan. Lanek 3-4 eguneko iraupena izango dute, eguraldiak laguntzen badu, kalearen zati hori asfaltatzeko.
Behin asfaltatze lanak amaituta, seinalizazio horizontala margotzeko lanak egingo dira. Bigarren fase honek beste 2-3 egun beharko ditu, betiere eguraldi baldintzak egokiak badira.
Lan hauek behar bezala gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da Aragoa kaleko aparkaleku gehien-gehienak libre uztea. Asfaltatu behar den eremuko aparkalekuez gain, kaleko gainerako aparkaleku gehienak ere hustu beharko dira, lanak erraztu eta segurtasuna bermatzeko.

Halaber, asfaltatze lanek irauten duten bitartean, ezingo da ibilgailurik sartu edo irten kaleko garajeetatik.
Herritarrei aldez aurretik eskertzen zaie ulermena eta lankidetza, eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen eta lanak aurreikusitako epean amaitu ahal izateko.
