Udal igogailuetan kalteak

2026/08/11
Card image cap
Aurreko asteburuan, abuztuak 7 eta 9an, Arrasateko Udalaren hiru igogailu publiko zerbitzuz kanpo geratu ziren, hipotesi indartsuena da arrazoia ekintza bandalikoetan dagoela.

Aurreko asteburuan, abuztuak 7 eta 9an, Arrasateko Udalaren hiru igogailu publiko zerbitzuz kanpo geratu ziren, hipotesi indartsuena da arrazoia ekintza bandalikoetan dagoela. Igogailuak, bi Erguinen (11 eta 13) eta bestea Jose Luis Iñarran daude. Ekintza hauen ondorioz, Jose Luis Iñarrako igogailua zerbitzuz kanpo dago eta epe garrantzitsu batean ezin erabili egongo da. Dagoeneko Arrasateko Udala lanean ari da igogailua martxan ipintzeko.

Arrasateko Udaltzaingoak egoera bakoitzean inplikaturiko pertsonak identifikatu ditu, denak adingabeak dira, eta Arrasateko Udalak dagozkien espediente zehatzaileak tramitatuko ditu arduradunak zehaztu eta dagozkien isun eta kalte-ordainak eskatzeko.

Izandako gertaera hauen ondorioz Arrasatear ugari oso nabarmen kaltetuta izango dira, bereziki pertsona nagusiak eta mugikortasun arazoak dituztenak.

Mesedez, errespeturik handiena eskatzen dugu hiri-altzarien elementuekiko.