“Haurren trebetasun sozio-emozionalak lantzen” formazioa antolatu du Udalak herriko begirale, hezitzaile eta entrenatzaileei zuzenduta.

2026/07/14
Card image cap
Izen ematea uztailaren 24ra arte dago zabalik eta plazak mugatuak dira.

EKKO (Eskola Kirola Komunitatea Osasuna) aurre nerabeengan gizarte trebetasunak sustatzeko helburua duen programaren testuinguruan, Udalak “Haurren trebetasun sozio-emozionalak lantzen”  izeneko ikastaroa antolatu du irailerako.

EKKO programa garatzen lankidetzan ari dira Arrasateko Udala, Arizmendi Ikastola, Arrasate Herri Eskola, Txatxilipurdi Elkartea, Leintz Eskola Kirola eta San Juan de Dios ospitalea. Bertan, LH 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartzen dute, ikasturtean zehar hainbat saiotan gizarte trebetasunak landuz.

“Haurren trebetasun sozio-emozionalak lantzen” ikastaroa zuzentzen da aisialdi, kirol, kultur eta hezkuntza eremuetan haur eta nerabeekin lanean ari diren begirale, hezitzaile eta entrenatzaileei, bilatzen baita gizarte trebetasunak sustatzea eskola esparrutik haratago ere.      

Ikastaroak EKKOko dinamizatzaileen lantaldeko kide izateko balio du, baita begirale, entrenatzaile edo hezitzaile lanetan diharduten eta gai hauetan trebatu nahi duten beste arrasatear batzuentzat ere, haiek ere figura esanguratsuak eta eraginkorrak baitira trebetasun sozio-emozionalen garapenean.

Izen ematea uztailaren 24ra arte dago zabalik eta plazak mugatuak dira.

Izen emateko: https://izenemateak.arrasate.eus

Informazio gehiago: 943 25 20 07 / 943 25 20 88