“Nire etxea zurea da” ipuin kontaketa Bibliotekan abenduaren 11an, Ekin Emakumeak eta Udalaren eskutik
2025/12/05
Egitasmo hau, Arrasateko Udalaren Gizarte zerbitzua, Udal Biblioteka eta Ekin Emakumeak elkartearen arteko elkarlanaren emaitza da, eta pertsona guztien arteko bizikidetza positiboa helburu, herriko aniztasuna ikusarazi eta elkarren arteko aitortzan oinarritutako harremanak bultzatu nahi ditu.
Abenduak 11, eguena, 18:00etan “Mundutik Arrasatera” egitasmoaren baitan, aurtengo bigarren ipuin kontaketa eskainiko da Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan.
Oraingo honetan Maite Franco ipuin kontalariak “Nire etxea zure etxea da” ipuina kontatuko du, abenduaren 18an ospatzen den Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunari keinu eginez. Kontaketa 4 urtetik gorako haur eta familiei zuzenduta dago eta aurrez izen eman beharko da ondorengo estekan: izen-ematea.