Ander Murua pilotari arrasatearrak Uarkapen hasiko du egubakoitz honetan binakako final laurdenetako ligaxka
2025/11/18Partidua egubakoitz honetan, hilak 21, izango da. 19:00etan hasiko da lehen partidua eta dagoeneko sarrerak salgai daude. Esku pilotako binakako final laurdenetako ligaxka jokatuko dute Murua-Gabirondo eta Rekalde-Bikuña bikoteek.
Egubakoitz honetan, azaroak 21, esku pilotako binakako final laurdenetako ligaxka jokatuko dira Uarkapen. Norgehiagokan arituko dira Murua-Gabirondo eta Rekalde-Bikuña bikoteak.
Ander Murua pilotari arrasatearrak pasa den urtean debutatu zuen profesional bezala, eta, oraingoan, txapelketa jokatzera itzuliko da Arrasatera.
Binakakoa atarian
B Serieko final laurdeneko partida baino lehen hasi baino lehen, binakako partida jokatuko dute Agirre-Erostarbe eta Bakaiko-Aldabe pilotariek. Binakakoak emango dio hasiera hitzorduari 19:00etan.
Sarrerak salgai
Dagoeneko sarrerak salgai daude www.entradasfronton.com webgunean. Partidaren egunean sarrerarik balego, Uarkapen bertan salduko dira ordubete lehenago.
