Udako uzta eta pizza tailerra bertako produktuen azokan, irailaren 20an
2025/09/15
Azoka irailaren 20an izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 13:30era. Azokarekin batera, pizza tailerra antolatu da.
Irailaren 20an egingo da hileko hirugarren zapatuko azoka, Seber Altube plazan. Azokaren ordutegia 9:00etatik 13:30era izango da. Udak eman dituen bertako produktuak erosteko aukera egongo da, ezagunak ditugun ohiko saltzaileekin. Hilero bezala, erosketekin, bertako produktuekin osatutako otarra zozkatuko da.
Pizza tailerra
Ohiko postuez gain, hilabete honetan, pizza tailerra antolatu du Udalak. Gaztetxo zein helduentzako tailerra izango da, eta azokako produktuak erabiliko dira pizzak egiteko. Amaieran, norberak egindako pizza eramango du etxeko labean egiteko. Dena den, bertan ere, aukera izango da pizza batzuk egin eta dastatzeko. Plaza mugatuak daude eta izena eman beharko da izenemateak.arrasate.eus webgunean.