Udal Euskaltegian zabalik dute 2026/2027 ikasturterako aurrematrikula epea
2026/06/12
Euskara ikasteko edo hobetzeko asmoa duten herritarrek zabalik dute aurrematrikula egiteko epea Udal Euskaltegian.
Aurrematrikula egiteak bi abantaila ditu: alde batetik, ekainean edo uztailean izena emanez gero, %10eko deskontua izango dute matrikula egiten dutenean; bestetik, aurrematrikula eginda dutenek lehentasuna izango dute taldeak osatzeko orduan, beraz, errazago izango dute nahi duten erritmo eta ordutegian aritzea.
2026/2027 ikasturtean, gainera, EUSKARA BONOA jarriko dugu martxan, hasierako mailetarako. Udal Euskaltegian bertan informazioa eskatzeko gomendatzen dugu; izan ere, kasuaren arabera, abantaila ekonomiko handiak egon daitezke.
Horretaz gain, gogoratu maila guztiak eskaintzen ditugula, erritmo desberdinetan, eta, aurrez aurreko ereduaz gain, autoikaskuntza ere badugula ordutegia euskaltegikoarekin uztartu ezin dutenentzat.