Plan orokorraren erakusketa zabaldu da Kulturaten

2015/01/08
Card image cap
Hilaren 8tik 22ra egongo da zabalik

Joan zen 2014ko azaroaren 4an egindako bilkuran udal plenoak, aho batez, hasiera batean onartu zuen hiri antolamenduaren plan orokorra. Agiri honek arautuko du, hirigintza ikuspegitik, behin betikoz onartu eta zortzi urteko epean Arrasateko udalerrian eman daitezkeen jarduketa, eraikuntza eta erabilerak.

Plan orokor hori jende aurrean dago, eta interesatuek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, hortarako azkeneko eguna urtarrilaren 27a izango delarik. Dagozkion alegazioak BAZ-en aurkeztu beharko dira.

Dokumentua Udalaren weborrian jarrita dago, nahi duenak aztertu ahal izan dezan (klikatu hemen). Horrez gain, Kulturaten erakusketa bat antolatu da herritarrentzat.

Erakusketa urtarrilaren 8tik urtarrilaren 22ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera (larunbat eta jaiegunetan itxita egongo da).  Ordutegia honokoa izango da: goizez 12:00etatik 13:30etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara.

 Erakusketan udal langile bat egongo da, hala behar izan ezkero, herritarrei azalpenak emateko.