Arrasateko Udalak Biteriko kargagailu elektriko berria jarri du martxan, mugikortasun jasangarriaren aldeko apustuan

2026/09/01
Card image cap
Karga-puntu berria Goiener kooperatibak hornitutako energia berriztagarriarekin elikatzen da. Modu honetara, ibilgailu elektrikoen erabilera sustatzeaz gain, kontsumitutako energia osoa jatorri garbi eta berdetik datorrela bermatzen du Udalak. Biteriko karga-puntuak 22kW-ko bi puntu ditu, eta horri esker aldi berean bi ibilgailu kargatzeko aukera eskaintzen du. Zerbitzuaren prezioari dagokionez, kargaren kostua 0,35 €/kW-ekoa izango da. Herriko karga-sarea hedatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du du Udalak: Santa Teresan bigarren kargagailu bat bidean da eta hirugarren puntu bat ere aztertzen ari dira.

Arrasateko Udalak urrats garrantzitsua eman du herriko trantsizio ekologikoan eta mugikortasun jasangarrian, Biteri kalean karga-puntu elektriko berria martxan jarriz. Kargagailu hau Arrasateko Udalak zuzenean kudeatuko duen lehenengoa da, tokiko energia-politiketan lidergo publikoa indartzeko helburuarekin.

Energia %100 berriztagarria eta jasangarritasun konpromisoa

Proiektu honek ingurumenarekiko konpromiso argia du oinarri. Hain zuzen ere, karga-puntu berria Goiener kooperatibak hornitutako energia berriztagarriarekin elikatzen da. Modu honetara, ibilgailu elektrikoen erabilera sustatzeaz gain, kontsumitutako energia osoa jatorri garbi eta berdetik datorrela bermatzen du Udalak.

Kepa Urteaga Garcia Zinegotziak proiektu honen garrantzia azpimarratu nahi izan du: "Biteriko kargagailua martxan jartzea gure herria jasangarriago egiteko bidean beste mugarri bat da. Trantsizio energetikoak azpiegitura publiko, irisgarri eta garbiak behar ditu, eta horixe da Goienerrekin elkarlanean lortu duguna. Herritarrei beren ibilgailuak modu jasangarrian kargatzeko aukera errealak eskaini nahi dizkiegu."

Zinegotziak, era berean, etorkizuneko asmoak ere plazaratu ditu, herriko karga-sarea hedatzen jarraitzeko konpromisoa berretsiz: "Hau da gure lehen kargagailu publikoa, baina sare hau zabaltzen jarraituko dugu. Santa Teresan bigarren kargagailu bat bidean dugu, instalazio-lanak amaitzear direla, eta dagoeneko hirugarren puntu bat ere aztertzen ari gara, kokapen egokiena bilatzen."

Ezaugarri teknikoak eta karga-gaitasuna

Biteriko karga-puntuak 22kW-ko bi puntu ditu, eta horri esker aldi berean bi ibilgailu kargatzeko aukera eskaintzen du. Zerbitzuaren prezioari dagokionez, kargaren kostua 0,35 €/kW-ekoa izango da.

Nola erabili kargagailua? (Gida praktikoa)

Karga-puntu berria erabiltzeko prozesua oso erraza da eta herritarrek aparatuan itsatsita duten informazioaren bidez jarraitu ditzakete urratsak:

  1. Zunder aplikazioa deskargatu mugikorrera.
  2. Erabiltzaile kontu bat sortu.
  3. Ordaintzeko modua aukeratu.
  4. Konektorearen datuak sartu.
  5. Ibilgailua kargatzen hasteko, kargagailuak berak itsatsita duen QR kodea eskaneatu besterik ez da egin behar, aplikazioak adierazitako jarraibideei jarraituz.