Santa Barbara parkeko egurrezko zubia ordezkatuko du Udalak, arazo estrukturalak identifikatu ostean eta kolapsatzea ekiditeko
2026/07/16
Arrasateko Udalak Santa Barbara parketik Munar plazara doan zubia ordezkatuko du, egituran akats larriak atzeman ondoren eta kolapso arriskua baieztatuta. Lanak esleitzeko prozedura lehiaketa publiko bitartez izan behar da, arau eta berme administratiboak betez, eta esleipen prozesua abendura arte atzeratu daiteke. Ondorioz, zubia itxita egongo da lanak burutu arte.
Segurtasun akats larriak eta kolapso arriskua Santa Barbarako zubian
Ekainaren 6an, zubien azterketa teknikoetan, egitura kaltetuta zegoela ikusi zuten udal teknikariek. Segurtasun akats horien ondorioz, eta kolapso arriskua egon zitekeela ikusita, behin behinean itxi zuten zubia segurtasun neurri bezala, zubiaren estruktura aztertze zuten bitartean. Hilabete honetan zehar zubiaren egitura aztertu eta berri batengatik ordezkatu beharra dagoela ondorioztatu dute. Ondorio horiek esku artean, Udalak martxan jarri du zubi berria eraikitzeko prozesua.
Soluzio integrala helburu: segurtasun eta irisgarritasun neurri guztiak beteko dituen zubi berria
Gaur egungo egurrezko zubia 1991 urtekoa da eta egurrezko zein burdinazko egiturak usteltzen hasiak zeuden. Ondorioz, konponketa neurriak baztertu dituzte Udal teknikariek eta zubi berria jartzeko beharra ondorioztatu dute. Gaur egungo zubiak ez ditu irisgarritasun neurriak betetzen, eta, ondorioz, zubi berriak irisgarritasuna bermatuko duen zubi berria izan beharko du. Horrek, proiektu berri bat idaztera behartuko du Udala, eta lan horiekin abiatuko ditu lehen neurriak.
“Ulertzen dugu honek eragozpenak sortuko dituela inguruko bizilagunengan, baina ezinbesteko segurtasun neurri gisa itxi da zubia. Dagoeneko bideratu dugu soluzioa eta hilabete batzuetarako itxita egongo bada ere, datozen hamarkadetarako zubi berri, seguru eta irisgarria izatea da helburua” azaldu dute Udaletik. Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.