Udalak eta ZainSarek dementzia duten pertsonentzako arretari buruzko formakuntza antolatu du Arrasaten
2026/02/19
Formazioa otsailak 21 eta 28, eta Martxoak 7 izango da.
ZainSare eremuan harremana duten zaintzaile profesional desberdinek adierazitako behar eta interesei erantzunez, “DEMENTZIA DUTEN PERTSONENTZAKO ARRETA: KOMUNIKAZIOA ETA DEMENTZIETARAKO JARRAIBIDEAK” izeneko formakuntza antolatu du.
Prestakuntza honen helburua da dementzia duten pertsonen arretan komunikazio egokia lantzea eta eguneroko jardunean aplikatu daitezkeen jarraibide praktikoak eskaintzea, zaintzaren kalitatea hobetzeko eta profesionalen gaitasunak indartzeko.
Formakuntzaren xehetasunak:
- Datak: Otsailak 21 eta 28, eta Martxoak 7 (larunbatetan)
- Ordutegia: 15:00etatik 19:00etara
- Lekua: Grupo SSI – Iturriotz kalea 21, Arrasate
Helburua da zaintza eredu integrala eta kalitatezkoa sustatzea. Informazio gehiago eskuratzeko, interesdunek dagokion harremanetarako bidea erabil dezakete.