Zaintzaileak zaintzeko ekimen eta saretze sorta “ZainSare Espazioa” egitasmoaren bitartez

2025/09/24
Card image cap
Egitasmo honetan Arrasateko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Grupo SSI-ren eskutik. Lehen hitzaldi saioa larunbat honetan egingo da, hilak 27, eta ondoren etorriko dira langileen arteko saretze tailerrak.

Arrasateko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Inklusioko Zuzendaritzak eta Grupo SSI taldeak elkarlanean abiatu dute “ZainSare Espazioa” egitasmoa, etxeetan zainketak egiten dituzten langileei zein zaintza arloan lan egiteko interesatuta dauden pertsonei laguntza eta saretzea eskaintzeko asmoz. Helburua da zaintza lanen duintzea, profesionalizazioa, kalitatea, lan baldintzak eta laneratzeko prozesuak hobetzea.

Egitasmo honek ere zaintzan diharduten langileei baliabide, orientazio soziolaborala, informazio eta prestakuntza eskaintzeaz gain, laguntza emozionala eta soziala indartzea du xede. Hasierako pausoen artean daude, zaintzaileak zaintzeko ekimena abiatzea, haien ahotsa entzunaraztea eta elkarri laguntzeko sare sendoa eraikitzea.

Uztailean aurkeztu zuten egitasmoa, eta ikasturtearekin batera hasiko dira formazio eta saretze saioa.

Zaintzaren langinleentzat hitzaldia zapatu honetan, hilak 27

Lehen hitzaldi saioa larunbat honetan, hilak 27, izango da, zaintza arloko langileen eskubide eta betebeharrei buruz. Hitzaldi hau zaintza langileentzat izango da, izan ere, hitzaldi honen bidez parte-hartzaileek aukera izango dute euren galderak eta zalantzak partekatzeko. Parte hartzeko hitzaldian izena ematea komeni da, behean zehazten den kontaktu bidez edo esteka honetan.

Bost saioetako tailerra, elkar laguntzeko sarea definitzeko

Hasierako hitzaldiaren ondoren,  langileen arteko saretze-tailerra etorriko da. Tailer honen bidez parte-hartzaileek aukera izango dute euren beharrak eta nahiak partekatzeko, zaintza-lanaren balioa azpimarratzeko eta etxeetako zaintzaileentzako sare eraginkorra elkarrekin diseinatzeko. Parte-hartzaileek euren itxaropenak eta kezkak partekatu, beharrak identifikatu eta elkarri laguntzeko sarearen jarduerak proposatu ahal izango dituzte beraien artean nola lagunduko duten elkar definitu eta gero. Eman izena esteka honetan, edo beheko kontaktu bitartez.

  • Tailerren datak: urriaren 4, 11, 18 eta 25, eta azaroaren 8
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
  • Lekua: Grupo SSI Arrasate-ren egoitza (Iturriotz Kalea, 21)

Guztira bost saio (15 ordu) izango dira, eta, amaitzean, parte-hartzaileek diploma jasoko dute.

Zaintzaile beharra duten familientzako formazioa, aurrerago

Etxean zaintza lanetarako beharrak dituzten familientzako informazio saio bat ere izango da udazkenean zehar, izan ere, ZainSare Espazioak langileak interpelatzeaz gain, kontratatzaileei ere formazioa eta zalantzak argitzeko eskaini nahi die. Modu honetan, familiek edo kontratatzaileek, kontratazioetarako eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko aukera izango dute. Espazio honi esker, ere, helburua da kontratatzaile eta kontatatuaren arteko lotura egitea.

Informazioa eta izen-ematea: