Ordutegi berezia izango dute abuztuan zehar udal zerbitzuek, eta TAO etengo da hilabete osoan zehar

2026/07/27
Card image cap
Arrasateko Udalak herritarrei jakinarazi nahi die abuztuan zehar udal zerbitzu batzuen ordutegiak aldatu egingo direla udako oporraldiari egokitzeko.
  1. Herritarren Arreta Zerbitzua (BAZ)

Abuztuan zehar, BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua) izango da erreferentziazko lekua edozein kudeaketa egiteko, Udaletxeko harrera zerbitzua itxita egongo baita.

  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara. Larunbatetan itxita.
  1. TAO bidezko aparkalekuak

Abuztuan zehar TAO zerbitzua eten egingo da. Abuztuaren 1etik 31ra arte (biak barne), ez da ordaindu beharko herriko TAO guneetan aparkatzeagatik.

 

  1. Musakolako kiroldegia

Abuztuan Musakolako kiroldegia izango da kirol zerbitzua eta aisialdiaz gozatzeko gunea. Udako ordutegiarekin funtzionatuko du: egunero egongo da zabalik, etenik gabe, 9:00etatik 21:00etara. Uarkapeko kiroldegia, urtero bezala, itxita egongo da abuztuan.

 

  1. Biblioteka

Bibliotekaren ordutegia ere abuztuko beharretara egokituko da: 9:00etatik 14:00etara.

 

  1. Herribusa

Herribusak abuztuko ordutegia izango du bi lineatan.