Hizkuntza Eskolak kokaleku berria izango du Debagoieneko Mankomunitatearen eraikinean segurtasun neurriak bermatzeko, eta izen ematea zabalik dago

2020/09/11
Card image cap
Debagoieneko Mankomunitateak ikasgela bat lagako dio Arrasateko Udalari, Hizkuntza Eskolak bere jarduera garatu dezan segurtasun neurriak betez.

Koronabirusaren eraginez, segurtasun neurriak bermatzeko, Hizkuntza Eskolak Debagoieneko Mankomunitatean emango ditu eskolak 2020/2021 ikasturtean, martitzenetan 15:15etik 20:45 arte eta eguenetan 15:15etik 19:00 arte.

Debagoieneko Mankomunitateak bigarren pisuko ikasgela bikoitza, tolesgarria dena, lagako dio Arrasateko Udalari, Eibarko Hizkuntza Eskolak Arrasateko Hizkuntza Eskolako ikasgela desplazatuaren jarduera garatu dezan.

Matrikulazio epea zabalik

Zabalik dago Arrasateko Hizkuntza Eskolan izena emateko epea, irailaren 28ko 13:00ak arte. Matrikula online egin behar da Eibarko Hizkuntza Eskolaren webgunean (www.eoieibarheo.hezkuntza.net).

Informazio gehiago nahi izanez gero, aurrez aurre Hizkuntza Eskolara joan daiteke irailaren 15ean, 17an, 22an eta 24an 15:15etik 20:45era. Telefonoz ere deitu daiteke egun horietan 688 89 17 20 telefono zenbakira.