Arrasateko Udalak "Oreixe Akustikoa" zikloaren edizio berritua aurkeztu du, irailetik azarora luzatuko dena
2026/09/04
Arrasateko Udalak udazken honetako kultur eskaintza nagusietako bat aurkeztu du: "Oreixe Akustikoa 2026" zikloa, Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditoriumean egingo dena. Aurten, zikloak aldaketa eta berrikuntza garrantzitsu bat dakar bere egituran: aurreko edizioetan bi asteburutan pilatu ohi ziren sei kontzertuen ordez, edizio honetako emanaldiak hiru hilabetetan zehar zabalduko dira, guztiak egubakoitzetan eta arratsaldeko 19:30ean.
Zikloaren egitura berri honi esker, musika eskaintza herrian modu pausatuagoan eta jarraituagoan zabaldu nahi da irailean, urrian eta azaroan zehar. Guztira zazpi hitzordu zehatz izango dira egubakoitz arratsaldeetan:
- Irailaren 11n eta 25ean
- Urriaren 9an eta 23an
- Azaroaren 6an, 13an eta 20an
Estilo eta ibilbide askotariko musikariak
Oholtzara igoko diren zazpi proposamenak estilo eta ibilbide askotakoak dira, kalitatezko musika akustikoa bermatzeko:
- Irailak 11: Hondora. Ibai eta Elisak 2017an hasitako egitasmoa. Rock, pop, funk, soul eta R&B influentziekin, "Hondoratu eta azalera irten" beren lehen LPa aurkeztuko dute zuzeneko intimo batean.
- Irailak 25: Aitor Castels. Espainiako musikan ibilbide luzea duen egile menorquinarra, bere moldakortasun estilistikoagatik ezaguna, ingelesezko bere trilogia diskografikoa (I, I eta II) aurkeztuko duena.
- Urriak 9: Ramona's First Evil Boyfriend. Andrea Pozok eta Josemari Unanuek osatutako folk, shoegaze eta pop-rock bikotea, "EATXI" izeneko beren lan berri eta finduarekin datorrena.
- Urriak 23: Flor y Trol. Sophi kantautore gasteiztarrak gidatutako proiektua, bateria eta ahotsa uztartzen dituen proposamen eszeniko indartsu, zintzo eta emozional batekin.
- Azaroak 6: Garazi Esnaola. Hainbat taldetan eta proiektutan (Izaro edo Janus Lesterrekin, adibidez) aritutako lizartzar piano-jotzailea, bere bakarkako lehen lan intimo eta poetikoa ("Ez gaude hemen") aurkeztuko duena.
- Azaroak 13: Rob Leines. Rock gordinaren eta country tradizioaren indarra uztartzen ditu, power trio formatuan eta zuzeneko energia handiarekin.
- Azaroak 20: Habia. Soka eta ahots laukotea, poesia garaikidean eta gaurko hizkuntza librean oinarritutako "Habiak" disko berria aurkeztera datorrena.
- 20 de noviembre: Habia. Cuarteto de cuerda y voces que llega para presentar su nuevo disco, «Habiak», basado en la poesía contemporánea y en un lenguaje libre y actual.
Sarrerak dagoeneko salgai
Emanaldi bakoitzerako sarrerak https://amaiaarrasate.janto.es helbidean eskuratu ahalko dira, eta egunean bertan emanaldi bakoitzaren aurretik leihatilan. Sarrera bakoitzaren prezioa 5 eurokoa izango da.
5 sarrera bikoitz zozketatuko dira
Arrasateko APP bitartez 5 sarrera bikoitz zozketatuko ditu Udalak. Herriko eragileen agenda bateratuan aurki daitezke Oreixeko kontzertuak, eta bertan eman ahal izango da izena zozketan. Zozketan izena emateko azken eguna kontzertua baino bi egun lehenago izango da, eta, sarrerak, erregistratutako e-posta helbidera bidaliko dira.
