Asfaltatze lan berriak hasiko ditu Udalak bihartik aurrera Musakolan eta Martxoak 8 kalean

2026/05/12
Card image cap
Bihar, maiatzak 13, Musakola auzoko zerbitzugune, industrialdera eta baserri auzoetara doan bide publikoa asfaltatuko dute. Datorren astean, berriz, Martxoak 8 kaleko zebrabidea eta Sailuente plaza asfaltatuko dira.

Bihartik aurrera, maiatzak 13, asfaltatze lanen fase berri bati ekingo zaio herrian, bideak hobetzeko eta segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

Bihar, maiatzak 13: Musakola auzoko bide publikoa

Lanen lehenengo fasea bihar bertan hasiko da, Orsa enpresaren eskutik. Musakola auzoko zerbitzugune, industrialdera eta baserri auzoetara doan bide publikoan arituko dira asfaltatze lanak egiten.

Lan hauen inguruko xehetasun garrantzitsuak:

  • Iraupena: Lanek 4 edo 5 egun inguru iraungo dutela aurreikusten da.
  • Trafikoa: Ez da bidea moztuko, baina seinalistak egongo dira uneoro ibilgailuen pasabidea bideratzeko.
  • Aparkalekuak: Beharrezkoa da bide horretan dauden aparkalekuak libre uztea lanak behar bezala egin ahal izateko.

Datorren asterako aurreikuspena

Eguraldiak laguntzen badu, hurrengo astean beste bi gunetan jarraituko dute asfaltatze lanekin:

  1. Martxoak 8 kalea (maiatzak 18): Gipuzkoa etorbideko errotonda ondoan dagoen zebra-bide bat asfalto berriarekin egokituko da arautegira egokitzeko. Bi eguneko lana izango da eta trafikoa seinalistekin kudeatuko da, bidea moztu gabe.
  2. Sailuente plaza Musakolan (maiatzak 18, 19 eta 20): Plaza honetako hainbat eremu asfaltatuko dira. Kasu honetan, Sailuenteko aparkaleku guztiak libre utzi beharko dira lanak irauten duten bitartean. Ondorioz, ezingo da ibilgailuekin plazara sartu edo bertatik irten.

Lan guzti hauek eguraldiaren baldintzei lotuta daude, izan ere, euriarekin lanak eten behar izaten dira.

image001.png

image008.png