Udala harremanetan dago operadore batekin Alde Zaharrean zuntz optikoa ezartzeko

2020/09/08
Card image cap
Alde zaharra monumentu historiko izendatua dago eta babes maila altua du. Horrek zaildu egin du orain arte operadoreak zuntz optikoa jartzea, izan ere, handia da egin behar den inbertsioa zuntz optikoa ezartzeko.

Udala harremanetan dago operadore batekin Alde Zaharrean zuntz optikoa ezartzeko. Alde zaharra monumentu historiko izendatua dago eta babes maila altua du. Horrek zaildu egin du orain arte operadoreak zuntz optikoa jartzea, izan ere, handia da egin behar den inbertsioa zuntz optikoa ezartzeko. Hala ere, udala harremanetan dago interesa duen operadore batekin, eta espero da datorren hilabetean Alde Zaharreko bizilagunei zuntz optikoa eskaintzea.

Udalak lanean dihardu herritar guztiek sarbide digital egokia izan dezaten, arrakala digitalari aurre egin eta zuntz optikoa herri osoan hedatu dadin, baita Alde Zaharrean ere.