Arrasate herri marka aurkeztuko dute maiatzaren 29an Seber Altube plazan
2025/05/22
Datorren maiatzaren 29an, osteguna, 19:00etan, Arrasateko herritar guztiek hitzordu berezia dute: herri-marka berria aurkeztuko da jendaurrean, herriaren nortasuna eta etorkizuna irudikatzeko asmoa izango duena.
Ekitaldia Seber Altube Plazan izango da, eta formatu parte-hartzailea eta ospakizun girokoa izango du, adin guztietarako pentsatua. Aurkezpenaren baitan, honako hauek izango dira:
- Herritarren hitzak, Arrasateko eragile ezberdinen parte-hartzearekin.
- Irakurketa musikatua, Arrasateko kontakizun partekatua hitzen bidez irudikatzeko.
- Haurrentzako espazio berezi bat, jarduera ludiko eta sortzaileekin.
- Eta sorpresa bereziak
Herri-marka ez da logo bat edo eslogan bat soilik. Tresna bat da: gure nortasunaren inguruan biltzeko, gure berezitasuna kanpora erakusteko eta etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiteko.