EKKO programako bigarren familia saioak martxoaren 9tik 12ra izango dira
2026/02/27
Arrasateko Udalak ikasturte honetako EKKO (Eskola-Komunitatea-Kirola-Osasuna) programako bigarren familia saioak antolatu ditu, ikastetxeekin, Txatxilipurdirekin, Leintz Eskola Kirolarekin eta San Juan de Dios Ospitalearekin elkarlanean.
Proiektu honen bitartez, Arrasateko aurre-nerabeengan gizarte trebetasunak sendotzea bilatzen da. Bigarren hiruhileko honetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin erabakiak hartzea eta arazoak konpontzea landu dira, eguneroko egoerei modu arduratsu eta eraikitzailean aurre egiteko tresnak eskainiz.
Programaren baitan, gurasoen inplikazioa funtsezkoa da. Hori dela eta, hiruhilekoan behin familia saioak antolatzen dira. Saio hauetan, gurasoek bakarka edo seme-alabekin batera parte hartu ahal izango dute, eta dinamika parte-hartzaileen bidez programako bost moduluetako edukiak landuko dituzte.
Hurrengo familia saioak martxoaren 9tik 12ra bitartean izango dira, 18:00etatik 19:30era, Gaztelekuan (Nafarroa Etorbidea 12B – Tren geltoki zaharra).
Izen-ematea martxoaren 4an (asteazkena) itxiko da. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete ondorengo bideen bidez:
- Online: https://izenemateak.arrasate.eus/eu/
- Telefonoz: 943 252000 (BAZ)
Arrasateko Udalak familiei parte hartzeko deia egiten die, haur eta nerabeen ongizatea eta garapen integrala elkarrekin sustatzeko.
