Udalkideei eta gobernu organoei eman beharreko ordainketa eta konpentsazio ekonomikoak
A.- Talde politikoentzat diru esleipena:
- A.1.- Udal talde politiko bakoitzarentzat: 750 € hilean.
- A.2.-Udal talde politiko bakoitzarentzat, bere taldekoa den zinegotzi bakoitzeko: 200€ hilean zinegotziko.
Kopuru horiek talde politikoei ordainduko zaie.
B.- Dietak bertaratzeagatik:
Dedikaziorik aitortu ez zaien zinegotziek (ez erabatekoa ez eta partziala) udaleko organo kolegiatuetako bileretara joateagatik (Udal Plenoa, Tokiko Gobernu Batzarra, Bozeramaileen Batzordea eta Batzorde Informatzaileak), honako ordainketak jasoko dituzte:
- -Organo informatzaileetara bertaratzeagatik (Batzorde informatzailea eta Bozeramaileen batzordea): 90 € bilerako.
- -Organo erabakitzaileetara bertaratzeagatik (Udalbatzarra, Tokiko Gobernu Batzordea) edo/eta batzorde informatzaileetako batzordeburua, batzordeko: 140 € bilerako.
4.- A hizkian aurreikusitako kopuruak hilero igorriko dira, eta udaleko alderdi politikoei ordainduko zaizkie, udaleko talde politikoen bozeramaileek Kontuhartzailetzari emandako jarraibideen arabera.
5.- Atal honetako A.1 hizkian jasotako kopuruak, udal taldeei ordaintzeko direnak, ez zaizkio aplikatuko talde mistoari (zinegotzi ez atxikituak).
6.- Bileretara joateagatik dauden esleipenak hilero ordainduko ere zaizkie zuzenean korporatiboei, interesdunak berariaz uko egin ezean eta udal taldeari emateko adierazi ezean. Halaber, titularraren ordez joanez gero, bileran benetan parte hartu duen udalkideak izango du esleipen ekonomikoa kobratzeko eskubidea, hori guztia, kontuan izanik idatziz uko egin dezakeela eta titularrentzat eman dezakeela.
7.- Udalkide batek bere borondatez baja ematen badu udal taldean edota udal talde baten izenean ez badihardu, lege agindu batengatik, faktore aldakorrei dagozkien kopuruak bakarrik ordainduko zaizkio udalkide horri, hau da, artikulu honetako 3 zenbakiko A.2 eta B hizkietan erregulatutako kopuruak.
8.- Zinegotziek euren gisak obratutako kopuruak zenbateko osokoak izango dira, eta horiei egin beharko zaizkie dagozkion zerga atxikipenak.