Bihartik aurrera eskuragarri izango dira jaietako 3.000 zapiak, pasa den urtean baino 500 gehiago
2025/06/18
2 euroko kostua izango dute eta tabernetan erosi ahalko dira. Olinpiadetan eta herri bazkarian parte hartzen duten gazteek, parte-hartzearen truke zapia opari jasoko dute.
Urtero bezala, jaietarako egin ohi diren zapiak ekoiztu ditu Arrasateko Udalak. Zapiaren diseinua aurtengo jaietako kartelarekin egin da, eta AEDk antolatutako lehiaketaren leloarekin: “SAN JUANAK SU, EUSKARAZ GU!”
Tabernetan salgai
Sanjuanetako zapi moreak bihartik aurrera egongo dira salgai herriko hainbat tabernatan. 2 euro ordaindu beharko da zapi bakoitzagatik, eta honako tabernetan egongo dira eskuragarri:
- Monte
- Kajoi
- Taupa
- Hoba
- Osorik
- Basati
Herriko gazteek, zapia opari
Larunbatean egingo diren Gazte Olinpiadetan edota asteleheneko Txosna Batzordeak antolatutako herri bazkarian parte hartuko duten gazteek, zapi bana jasoko dute opari.