Arrasateko Udalak kirol elkarteei zuzendutako formakuntza saioa antolatu du
2026/04/16
Udalak EKKO egitasmoaren baitan, Kirol elkarteetako entrenatzaile eta begiraleei zuzenduta formakuntza saio bat antolatu du. Izan ere, EKKO (Eskola-Komunitatea-Kirola-osasuna) programak, ikasle eta familiekin gizarte trebetasunak lantzeaz haratago, komunitatea osasunaren sustapenean babes faktore izatea bilatzen du, eta zentzu horretan, herriko kirol elkarteak komunitateko eragile garrantzitsuak izanik, prebentzio eragile gisa eta balio positiboak sustatzen funtsezko papera dute.
Formazio saio honen helburua da, herriko kirol elkarteek prebentzioan duten garrantzia azpimarratzea, kontzientzia sortzea eta haur eta nerabeekin harreman osasuntsuak, seguruak eta balioetan oinarritutakoak sustatzea.
Saioan besteak beste, kirol testuinguruan haur eta nerabeekin agertzen diren ohiko arazo eta egoeren kudeaketa, eta balioak eta portaera egokiak sustatzeko estrategiak landuko dira.
Formazio saioa apirilaren 27an izango da, astelehena, 18:30etik 20:30era, Kulturateko Loramendi gelan. Saioa euskaraz izango da, “Garaia Osasunerako Sustapena”-ko Ainhoa Lauzirika eta Ixone Akarregiren eskutik.
Izen ematea, apirilak 24ra arte dago zabalik, izenemateak.arrasate.eus
Plazak baino interesatu gehiago badaude, elkarte bakoitzak erabakiko luke elkarteko zeini eman parte hartzeko lehentasuna.