‘Emakumeen Mundu Martxako erresistentzia feministen esperientziak’ izango dira hizpide urriaren 26an Emakume Txokoan

2022/10/21
Card image cap
Mahai ingurua arratsaldeko 18:30ean izango da eta hartuko dute parte Nalú Farias (Brasil), Martha Godinez (Guatemala), Bushra Khaliq (Pakistan) eta Yildiz Temürtürkanek (Turkia).

Urriaren 26an, ‘Emakumeen Mundu Martxako erresistentzia feministen esperientziak’ mahai ingurua egingo da, Emakumeen Mundu Martxaren erresistentzia esperientzien berri jakiteko, kapitalismoaren eta neoliberalismoaren ondorioz ABya Yala, Afrika eta Asia moduko testuinguru zehatzetan emakumeek pairatzen dituzten arazoak jorratzeko. Arratsaldeko 18:30ean izango da. Mahai inguruko kideek hitz egingo dute emantzipaziorako eta bizitzaren iraunkortasunerako politikak defendatzearen beharraz.

Mahai inguruan parte hartuko dute: Nalú Farias (Brasil), Martha Godinez (Guatemala), Bushra Khaliq (Pakistan) eta Yildiz Temürtürkan (Turkia), Martxaren Nazioarteko Idazkaritzaren oraingo koordinatzailea. Mahaia Arrate Landa Bidaburuk dinamizatuko du, Arrasateko Mugimendu Feministako kidea.

Emakumeen Mundu Martxa mugimendu feminista eta antikapitalista da, borrokatzen duena desberdintasun eta diskriminazio mota guztien aurka, eta mundu globalean presente dago 58 lurraldetan. Martxaren balioak dira: elkartasunaren nazioartekotzea, autodeterminazioa eta herrien arteko berdintasuna, emakumeen arteko aniztasuna aitortzea eta beste gizarte mugimendu batzuekin aliantza feministak indartzea.

Bost urtean behin, Emakumeen Mundu Martxak nazioarteko mobilizazio ekintza bat egiten du, aldaketa politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala lortzeko. V. ekintza 2020-2021 aldian egin zen, Mugen,  Migrazioen eta Transnazionalen gaiarekin.

Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko Batzordeak bilera bat egingo du Defendatzaileen Etxean, Basoan, urriaren 24tik 28ra arte.

Haien egonaldia aprobetxatuz, Arrasaten mahai ingurua eskainiko dute eta, gero, luntxa izango da parte hartzaile guztien artean.