Udalak, Ekin-ek eta SOS Arrazakeriak atzerritartasunari buruzko informazioa eta aholkularitza juridikoa eskainiko dute
2026/04/22
Astelehenean emandako azalpenen jarraipen gisa, datozen asteetan taldeko saio praktikoak egingo dira aholkularitza juridikoa zehaztasun handiagoz eskaintzeko. Izena ematea ezinbestekoa izango da.
Arrasateko Udalak eta SOS Arrazakeriak elkarlanean, atzerritartasunari buruzko informazio eta aholkularitza saioa burutu zuten astelehenean Kulturaten. Ekimen honen helburu nagusia gai konplexu honen inguruko informazio fidagarria guztion eskura jartzea da, bereziki ezohiko erregularizazio prozesuetan ardaztuta.
Astelehenean emandako azalpenen jarraipen gisa, datozen asteetan taldeko saio praktikoak egingo dira aholkularitza juridikoa zehaztasun handiagoz eskaintzeko. Saio hauek hiru taldetan banatuko dira, parte-hartzaileen egoeraren arabera:
- Asilo eskatzaileak.
- Egoera irregularrean dauden pertsonak.
- Egoera irregularrean egon eta familia-loturak dituzten pertsonak.
Izen-ematea eta informazio gehiago
Saio praktiko hauetan parte hartzeko izen-ematea ostegunetik aurrera egongo da zabalik bi bide hauen bidez:
- Harrera Zerbitzua (Ekin Emakumeak elkarteak kudeatua):
- Helbidea: Pablo Uranga 4, behea.
- Ordutegia: Astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 12:30era.
- Telefonoak: 943 79 83 70 / 651 70 79 36.
- Posta elektronikoa: aniztasuna@ekinemakumeak.eus.
- SOS Arrazakeria:
- Telefonoak: 943 24 56 26 / 943 24 56 27.