Antuxuna

Antuxuna

Noiz 2025-09-05T19:30:00+02:00 2025-09-05T19:30:00+02:00 - 2025-09-05T21:00:00+02:00 2025-09-05T21:00:00+02:00
Non Juan Artzamendi Musika Etxea, Zerrajera Kalea, 8, 20500 Arrasate, Gipuzkoa, España

Informazio gehiago


Antuxuna (irailaren 5ean, ostirala, 19:30etan)

 

Antuxuna Nagore Etxabe Etxabe-ren bakarkako proiektua da. Musikari ipurtarin honek, talde ezberdinetan bateria, txalaparta zein baxua jotzen diharduenak, bakarkako bideari ekin dio euskal kultura eta teknologia uztartzeko gogoarekin.

 

Antuxunak proposatzen diguna ikus-entzunezko emanaldia da, euskal kantutegi zaharraren birmoldaketa elektroniko eta guztiz digitala, zuzeneko musika, LED argiak eta proiekzioak uztartzen dituena. Hots, folk teknologikoa: estetika, egiteko modu eta sonoritate finko bat duen folklore instituzionalizatutik haratagoko proposamena. 

 Info gehiago eta abestiak: https://antuxuna.bandcamp.com/

Sarrerak: https://amaiaarrasate.janto.es/