• Ikimilikiliklik (Marie de Jongh)
  • 2020-12-12T17:00:00+01:00
  • 2020-12-12T17:00:00+01:00
  • Haurrei eta helduei zuzendutako antzezlana urtarrilaren 21 eta 22an estreinatuko du Marie de Jongh konpainiak Arriaga Antzokian. Ondoren, bira luzeari ekingo dio.“Txirristi mirristi, gerrena plat, olio zopa, kikili salda, urrup, edan edo klik, ikimilikiliklik” abesten zuen Mikel Laboa euskal kantautoreak, eta sorgin baten irudia agertzen zitzaigun denoi buruan, araoa errezitatzen edabe miraritsua prestatu artean. Marie de Jongh konpainiaren proiektu berri honek neskato/emakume bat du protagonista, haurtzaroan hain zuzen sorginen beldur bazen ere, haietako bat bilakatuko dena.Baina ez da protagonista bakarra izango, hitza ere hala izango baita. Keinuzkoa ez den ikuskizuna aurkeztuko du konpainiak bere historian lehen aldiz, Jokin Oregiren zuzendaritzapean, hitza bera beldurrari buruzko hausnarketa bat partekatzeko ezinbesteko elementu dramatikotzat hartuta. Ikuskizuna Jokin Oregik berak idatzitako Ikimilikiliklik ipuinean oinarritzen da.7 urtetik aurrerakoentzat – Euskarazko ikuskizuna.Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakume edadetuak.Autoretza eta zuzendaritza: Jokin OregiAktoreak: Ana Meabe/Aiora Sedano, Maitane Sarralde, Juana Palacios/Leire OmeñacaEszenografia: Ikerne GiménezMusika: Adrián García de los OjosJantziak: Rosa SoléArgiztatzea: Javi KandelaProdukzio exekutiboa: Pio Ortiz de PinedoAutoretza eta zuzendaritza: Jokin OregiProdukzioa: Marie de Jongh
Ikimilikiliklik (Marie de Jongh)

Ikimilikiliklik (Marie de Jongh)

Noiz 2020-12-12T17:00:00+01:00 2020-12-12T17:00:00+01:00
Non Amaia Udal Zinema, Calle, Otalora Lizentziaduna Kalea, 6, 20500 Arrasate, Gipuzkoa, España