"Inondik inora"

Noiz 2019/01/19
17:00 - 17:00
Non Amaia Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko!

Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez. Inondik Inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da.

Gauza mordoa 50 minutuko formatu txiki-ertaineko 4 urtetik gorako espektakulu batentzat...

Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan!

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaritza: Patricia Urrutia
  • Aktoreak: Leire Ucha, Aiora Sedano, Patricia Urrutia
  • Eszenografia diseinua: Amaia Garate
  • Jantzi diseinua: Idoia Beratarbide
  • Koreografia: Pablo Ibarluzea, Ximun Fuchs, Eneritz Artetxe
  • Musika: Asier Ituarte, Patricia Urrutia
  • Ekoizpena: Benetan Be
  • Banaketa: Benetan Be
  • Zuzendaritza teknikoa: Xabino Alkorta
  • Errealizazio eszenografikoa: Amaia Garate
  • Jantzitegia egitea: Idoia Beratarbide
  • Argi eta soinu teknikaria: Xabino Alkorta
« Martxoa 2019 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031