Hots abesbatza

Noiz 2019/05/17
19:30 - 19:30
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Hots Abesbatza, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren oinarritik sortutako emakume abesbatza da. Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean sortu zen 2016ko irailean, eta Oñatiko eta inguruko herrietako eta probintzietako emakumeen partaidetzarekin, gaur egun 40 kidez osatutako ahots talde finkoa da. Sorkuntzako urtean, Gabonetako kontzertuaren marko barruan, Oñatiko San Migel Parrokian estreinaldia egin zuenetik, ibilbide oparoa egin du gaur egun arte: Oñatiko “Udako gauak” zikloetan, “Ermitaz ermita” ekimenean, EiTBren “Oholtzan” saioaren grabaketan eta emisioan, “Izar Ederra” kontzertuan, martxoak 8aren data aitzakiatzat hartuta “Euskal Emakume konposatzaileen” kontzertuetan, “Bazkide” kontzertuetan, “Tximeletak udaberrian” kontzertuan, “Angelus” proiektuan,...Datorren maiatzean Sestaoko Maria Luisa Ozaita IV. emakume abesbatzen topaketan parte hartuko du, abesbatza gonbidatu bezala. Hots Abesbatzak, a cappella eta pianoz lagundutako musika lantzen du, garai klasikotik musika garaikidera, euskal foklorea eta beste herrialdeetako musika interpretatuz. Ganbera-orkestrarekin interpretatzen ikustea ere ohikoa da, proiektu handietan. Hainbat obra ere estreinatu du, hala nola Eva ugalde, Josu Elberdin, Junkal Guerrero, etabarrenak.
« Maiatza 2019 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031