ARRASATE MUSIKAL BIG BAND

ARRASATE MUSIKAL BIG BAND

Noiz 2014-07-04T22:30:00+02:00 2014-07-04T22:30:00+02:00 - 2014-07-04T23:55:00+02:00 2014-07-04T23:55:00+02:00
Non Monterron parkea
Webgunea Webgunea ikusi

Informazio gehiago


AMBigBand02.jpgTalde hau 2000. urtean José Ramón Elkorok jarri zuen martxan. Ondoren Iker Olazabalek hartu zuen taldea. Gaur egun Zigor Martinez bergararra dugu zuzendari.

Partaide guztiak Arrasate Musikaleko ikasleak dira: Arrasate eta inguruko herrietako 23 musikariz osatua dago. Errepertorioak blues, swing, latin, bossa eta funk estiloak aurkezten du. Hainbat herritan eskaini ditu kontzertuak : Arrasate, Gasteiz, Bergara, Elgeta, Viana, Durango, Donostia, Barcelona. 2012 urtean Alemania aldean eskeini zituzten kontzertu batzuk.

Taldeak hiru diska grabatu ditu, bat 2005ean, bigarrena 2006ko azaroan eta hirugarrena Durangoko Plateruena kafe antzokian zuzenean emandako kontzertuan.