Arrasate Musikaleko Orkestra eta Goikobalu Abesbatza

Arrasate Musikaleko Orkestra eta Goikobalu Abesbatza

Noiz 2017-05-06T20:00:00+02:00 2017-05-06T20:00:00+02:00 - 2017-05-06T21:00:00+02:00 2017-05-06T21:00:00+02:00
Non Amaia antzokia

Informazio gehiago


Arrasate Musikaleko orkestra sinfonikoa 1975ean sortu zuen Juan Arzamendi Emparanzak, “Arrasate Musikal” akademiako eta oraingo musika eskolako zuzendari eta fundatzaileak.Orkestra hura 12 eta 20 urte arteko hogeita hamar bat gaztek osatzen zuen.

Arrasateko Musikaleko oraingo orkestra sinfonikoa eskola ikasleek, irakasleek eta ikasle ohiek osatzen dute. Zuzendaria da Iker Olazabal.

Musikariok urte asko daramate zartzuelako orkestran parte hartzen eta kasu honetan Arrasate Musikalek jarraipena eman nahi izan dio proiektuari, eta sendotu egin orkestra sinfonikoa, izan ere, bederatzigarren urtea egin du eta gauza handiak lortu ditu.

Orkestrak lehen kontzertua egin zuen 2009ko Udaberriko musikaldian.

 

Goikobalu Abesbatza-Coro de Mondragón betidanik Arrasate-Mondragonen egon den musika koralarekiko (Parrokiko Abesbatza, Zartzuelen emanaldiak, Danok Abesbatza) ilusio eta zaletasunaren fruitua da.

Bere lehenengo pausoak 1989an Luis Ignacio Ruiz de Alegria-ren zuzendaritzapean eman zituen eta hasieratik musika koralaren arlo guztiak jorratzea izan du helburu (polifonia, herri musika, sinfoniko korala, klasikoa...). Helburu horri jarraituz 1996-ko urtarrilean oraingo zuzendaria den Iñaki Maidagan-ek bere gain hartu zuen Abesbatzaren zuzendaritza.

2000. urtean Bergarako Orfeoiarekin  batera eta Oñatiko Ganbara Abesbatzaren laguntzarekin aitzindari izan den Debagoiena bailarako Lausardi Koru Sinfonikoa sortu zuen, proiektu berriak eta batez ere handiak  burutzeko, bailarako abesbatza denei partaidetza eskainiz.