Debagoieneko kontalariak ONLINE
Udaberriko ostegunERO
'udaberriko ostegunERO' zikloa amaitzeko, programazio berezia prestatu dugu Arrasateko bibliotekan. Debagoieneko 5 ipuin kontalari izango ditugu, 10-15 minutuko ipuin saioak eskaintzen online, haur eta helduentzat. Kolaborazio bati esker, saioetako bat zeinu hizkuntzan ere egongo da.
Egitaraua:
HAURRENTZAT
Dorleta Kortazar (ESKORIATZA) & Carolina Rementeria: 4 urtetik gorakoentzat. Euskaraz eta zeinu hizkuntzan.
Lander Juaristi (BERGARA): 6 urtetik gorakoentzat. Euskaraz.
Vanessa Gonzalez (ARRASATE): 10 urtetik gorakoentzat. Euskaraz.
HELDUENTZAT
Maider Alcelay (ARRASATE). Euskaraz.
Virginia Imaz (ANTZUOLA). Gaztelaniaz.