Emakume artisau eta baserritarren azoka

Emakume artisau eta baserritarren azoka

Noiz 2018-03-10T10:00:00+01:00 2018-03-10T10:00:00+01:00 - 2018-03-10T14:00:00+01:00 2018-03-10T14:00:00+01:00
Non Seber Altube plaza

Informazio gehiago


ADI!! Zapaturako abisu horia haizeagatik eman du Euskalmetek, horregatik azoka Biteri plazara mugituko dugu.

 

Martxoaren 10ean Seber Altube plazan, 10:00etatik 14:00etara, MARTXOAK 8KO EMAKUME ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA. Orain dela hainbat urte hasi zen antolatzen azoka hau. Helburua da emakumeen ekoizpena eta lana ikustaraztea. Guztira 60 postu egongo dira eta aurten baserritar batzuk egongo badira ere, gehiengoa artisaua izango da. Salduko da: zilarra, larrua, bitxiak,  jostailuak , arropak  eta osagarriak, postreak , xaboiak , ukenduak eta abar.  Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskolak jarriko duen postuan, beste urte batzuetan bezala,  otar erotikoa zozketatuko da.