Emakumeak kontutan hartuko dituen ekonomia eta pentsio sistema baterako proposamen feministak

Emakumeak kontutan hartuko dituen ekonomia eta pentsio sistema baterako proposamen feministak

Noiz 2018-10-17T19:00:00+02:00 2018-10-17T19:00:00+02:00 - 2018-10-17T20:00:00+02:00 2018-10-17T20:00:00+02:00
Non Kulturateko areto nagusia

Informazio gehiago


Hitzaldi hau Gipuzkoako Jabetze Eskolen sarearen baitan antolatu dugu: Hernani, Azpeitia, Arrasate eta Eibarren izango dugu Maria Pazos urrian eta publikatu berri duen Contra el patriarcado . Economia feminista para una sociedad justa y sostenible liburua aurkeztuko du hitzaldi horietan.

Maria Pazos, matematikaria da, ikertzailea izan da Ikasketa Fiskalen Institutuan eta OCDEko (Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económicos) Politika Sozialaren Dibisioko administratzailea izan da; Nazioarteko Ekonomia Feministako Elkarteko kidea da eta PIINA  (Plataforma por los Permisos Iguales e Intransferibles de Nacimiento y Adopción) Plataformako sortzaileetako bat da, besteak beste.

Bere bizitzan ardatza den militantzia feministak,  bizitza profesionala eta akademikoa ere zeharkatzen ditu. Ildo honetan, espezializatu da, politika publiko eta fiskalak genero ikuspegitik aztertzen eta nazioarteko zerga eta prestazioen sistemen konparaketan  .

Liburu honetan proposamen zehatzak egiten ditu programa ekonomiko feminista bat aurrera emateko eta sexuaren araberako lan banaketa sustatzen duten politika publikoak aldatzeko.

Pentsioak, prestazioak, zaintza lanak, lan merkatua.. ikuspegi horretatik aztertuko ditu eta emakumeak kontutan hartuko dituen ekonomia eta pentsio sistema baterako proposamen feministak egingo ditu hitzaldian.