- https://www.arrasate.eus/eu/agenda/emakumeen-esperientzia-kolektiboa-eta-historikoa-berreskuratzen
- Emakumeen esperientzia kolektiboa eta historikoa berreskuratzen
- 2017-10-04T19:00:00+02:00
- 2017-10-04T20:30:00+02:00
- "Emakumeen esperientzia kolektiboa eta historikoa berreskuratzen" hitzaldia, Julia Monge Sarabia eta Zuriñe Rodriguez Lararen eskutik. Kulturateko areto nagusian. 19:00
Noiz | 2017-10-04T19:00:00+02:00 2017-10-04T19:00:00+02:00 - 2017-10-04T20:30:00+02:00 2017-10-04T20:30:00+02:00 |
---|---|
Non | Kulturate |
Parte hartzaileak | Julia Monge Sarabia eta Zuriñe Rodriguez Lara |
Informazio gehiago
Memoriari buruz aritzeak honako hauek lantzea dakar: oroitzapenak eta ahazteak; kontakizunak eta ekintzak; isiluneak eta keinuak; emozioak, hutsune eta hausturak, imaginarioak eta irudiak.
Honetarako nork, zer, nola eta noiz gogoratu edo ahazten dugun kontuan izan behar ditugu.
Politika, tendentzi, historialari edo ikerlarien arabera zer kontatu, zer irudikatu edota zer idatzi kontaketa baten inguruan aldatu egiten da. Zergatik gertaketa batzuek lortzen dute beste batzuk ordezkatzea?
Errepresioak, gatazkak eta diktadurak eragin ezberdineko genero berezitazunak dakartzate? Prozesu historikoetan presente egon eta hauetan parte hartzeaz gain, zergatik gelditu gara emakumeak historiografia tradizionaletik kanpo? Nola sortu ditugu gure historiografia propioak? Interesgarria da historiografia feminista bat sortzea?
EMAKUMEEN ESPERIENTZIA KOLEKTIBOA ETA HISTORIKOA BERRESKURATZEN hitzaldian mikrofonoetatik urrun egon diren testigantzak eta “memoria pribatuen mundura” pasatu diren kontakizun alternatiboei buruz berba egingo dugu aurrerapenak eta zailtasunak partekatzeko.