Espedizioa / Juanra Madariaga (Literatura solasaldia)

Espedizioa / Juanra Madariaga (Literatura solasaldia)

Noiz 2022-01-27T18:30:00+01:00 2022-01-27T18:30:00+01:00 - 2022-01-27T20:30:00+01:00 2022-01-27T20:30:00+01:00
Non Kulturate

Informazio gehiago


Gailurrarekin amets egiten du mendira doanak eta, hala, bada, guk amets egiten dugu: George Mallory ingelesak Virginia Woolfen Bidaiaren amaiera liburua eraman zuela Everestera 1924ko espedizioan; Fritz Luchsinger alemanak Rainer Maria Rilkeren Duiniar elegiak zeramala 1983an Shisha Pangman hil zenean; Stuart Alexander Lowek James M. Caanen Postariak bi aldiz deitzen du beti zeukala aldean elur-jausi batek irentsi zuenean. Juanra Madariagak Unai Elorriagaren SPrako tranbia handietan txikiena den Shisha Pangmara eraman bazuen eraman zuen. Hortaz, liburu horretako protagonista, Lucas, bidaide izan zuen; harekin konpartitu zituen espedizioko beldurrak, maldan gorako literaturaren plazera, lilura baten merkantilizazioagatiko kezka, naturaren basak eta bakardadeak sortzen duten poesia eta, finean, gailurrera bidean egindako barne bidaia.