HERRITMO

HERRITMO

Noiz 2014-06-01T20:00:00+02:00 2014-06-01T20:00:00+02:00 - 2014-06-01T21:00:00+02:00 2014-06-01T21:00:00+02:00
Non Amaia antzokia

Informazio gehiago


HERRITMOHerritmo ikuskizuna hainbat diziplina eszenaratzen duen proiektua da: dantza, musika, kantua eta, gure apustua, herri kirolen ikuspegi artistikoa. Diziplina hauek guztiek oreka eta indarra dute komunean, guztiak dira herri-erritmoaren sortzaile. Erronka berri ho­netan, Oreka Tx musika taldeak, Kukai Dantza Konpainiak eta Kalakan hirukoteak bat egin dugu.

Herri kirola, kulturalki balio ukaezina duen espresiobidea, plazatik antzokira eraman nahi izan dugu. Ildo honetatik, lanbideen mugimenduak koreografia bihurtuz eta baserriko lanabesen sonoritatea landuz, publikoaren aurrean ez ohikoa den planteamendua egit­era gatoz... Desafioa taula gainean duzue.

Kolaborazio lanetan Hansel Cereza zuzendari artistiko eta eszenikoa ibili da. Hansel, ikuskizunen munduan eskarmentu handiko artista multidiziplinarra da, besteak beste, Fura del Baus konpainiako sortzaileetako bat izan zen eta baita Cirque du Soleil “Love” espektakuluaren lantaldearen parte ere.

 

Sarrerak erosteko hemen.