- https://www.arrasate.eus/eu/agenda/iberian-quartet
- Iberian Quartet
- 2017-05-05T20:00:00+02:00
- 2017-05-05T21:00:00+02:00
- Saxofoi laukotearen kontzertua
Noiz | 2017-05-05T20:00:00+02:00 2017-05-05T20:00:00+02:00 - 2017-05-05T21:00:00+02:00 2017-05-05T21:00:00+02:00 |
---|---|
Non | Kulturateko areto nagusia |
Informazio gehiago
Antonio Flores, Luis Coelho, Patricia Aller eta Pedro Melok Iberian Quartet saxofoi laukotea osatzen dute. Taldeak ganbera-musika egitea du helburu, haien musikarekiko pasioa entzuleekin partekatzeko asmoz. 2016an, Oportoko “Academia Internacional de Saxofone” jardunaldian, Portugalen, laukoteko hiru kide elkar ezagutzen dira eta saxofoi-laukote profesional bat sortzeko aukeraz hitz egin ondoren, laugarren partaidearen bilaketari ekiten diote. Hona hemen Iberian Quartet laukotearen jaiotza. Luis eta Pedrok Bragako Universidade do Minho-n, Portugalen, jarraitu dituzte saxofoi ikasketak, Luis Ribeiroren eskutik. Patricia eta Antonio, berriz, Tomás Jerez, Antonio Felipe Belijar eta Eric Devallonen ikasleak izan dira Musikenen, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian. Nahiz eta jatorri desberdinak eduki, lau gazte hauek oinarri berdinei eusten diete: xede estetiko berdinak lortzea ideia trukaketaren bidez eta haien analisi gaitasunean sakontzea errepertorio ezberdin baten bitartez.