Igor Arzuaga & Luis Vil

Igor Arzuaga & Luis Vil

Noiz 2012-09-23T20:00:00+02:00 2012-09-23T20:00:00+02:00 - 2012-09-23T21:00:00+02:00 2012-09-23T21:00:00+02:00
Non Kulturateko areto nagusian
Webgunea Webgunea ikusi

Informazio gehiago


Bai Igor Arzuagak eta bai Luis Vilek musikaren munduan ibilbide luzeak egindakoak dira.

Arzuaga pasaden mendean hasi zen Mikel Urdangarin eta antzeko artistekin grabatzen. Argi izpi bat eta Smog bakarkako lanak grabatu zituen gero, Gaztelupeko Hotsakekin. Ondoren, Mara izeneko proiektuan murgildu zen eta beste bi disko argitaratu zituen: Lagun eroa eta Unibertsoa gu. Bi lan horiek osatzeko pianoa eta ahotsa baino ez zituen erabili. Oraingo honetan, Politburo Recording Fiasco zigilua arduratu zen diskoen edizio eta banaketaz.

Luis Vil, aldiz, hainbat punk eta rock taldetan ibilitakoa da. Baina 2005etik aurrera bakarlari moduan aritu da, La mala crianza bandaren laguntzarekin. Lau izan dira horrela argitaratu dituen lanak: Versos Ajenos (Laudioko La Tetrada Literaria literatur taldeko kideen poesia musikatuen bilduma), Retrato del caos, Sapos y culebras eta Protopito. Azken hori pasaden ekainean argitaratu zuen.