- https://www.arrasate.eus/eu/agenda/krossfit-core-ikastaro-berrirako-izena-emateko-aukera
- Krossfit-core ikastaro berrirako izena emateko aukera
- 2015-05-05T15:35:00+02:00
- 2015-05-17T19:00:00+02:00
- Ikastaroaren saioak astearte eta ostegunetan dira 19:30etan. Astean egun biak edo bat bakarrik egiteko aukera dago.

Noiz | 2015-05-05T15:35:00+02:00 2015-05-05T15:35:00+02:00 - 2015-05-17T19:00:00+02:00 2015-05-17T19:00:00+02:00 |
---|---|
Non | Musakolako kiroldegia |
Kontaktu telefonoa | 943 77 16 77 |
Informazio gehiago
Gure gorputza mugimenduak egiteko diseinatuta dago eta Krossfit-coreak gorputzean sortzen diren mugimenduak egitera bultzatzen duen teknika da.
Saioen egituraren lehen 15 minutuak berotzeko dira. Ondorengo 30 minutuetan mugimendu ezberdinak egiten dira, norberak bere intentsitatea gidatuz. Gehien bat ariketa globalak dira, analitiko batzuekin konbinatuz. Lan denbora motzak erabiltzen dira ariketa bakoitzean eta deskantsu tarte laburrak ere erabiltzen dira. Core lana mugimendu funtzionalekin tartekatzen da eta lan hau koreografiatua da. Azken 5-10 minutuak luzkaetak egiteko dira.
Astean bi eguneko ikastaroa eginez gero, kirol zerbitzuko abonatuek 31,15 € ordainduko dituzte eta ez abonatuek 10 € gehiago. Astean egun bakarra egitea aukeratuz gero, abonatuek 18,60 € ordainduko dituzte eta ez abonatuek 6 € gehiago.