ON EGIN

ON EGIN

Noiz 2015-02-28T17:00:00+01:00 2015-02-28T17:00:00+01:00 - 2015-02-28T18:00:00+01:00 2015-02-28T18:00:00+01:00
Non Amaia antzokia
Webgunea Webgunea ikusi

Informazio gehiago


Txori hori batek munduko errezeta guztiak lapurtu zituenetik inork ezin du sukaldean aritu. Jendeak, ordutik, ireki diren milaka Amonioburgerretan saltzen diren hanburgesak soilik jaten ditu.

Juan Mari sukaldaria da. Bere jatetxea ez doa ondo. Zorrak ordaintzen ez baditu, bankuak jatetxea kenduko dio. Bere bi seme-alabek, Anderrek eta Gretak, lagun batekin apustua egingo dute.

San Jamas basora joan eta lekuari buruzko esamesak gezurrak direla frogatzeko. Diotenez, basoan karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago, eta dastatzen dituena betiko desagertzen da. Ander eta Greta basoan galduko dira. Anderrek txori hori baten txioka errepikatuko du, eta txoria dagoen arbolak, karameluzko sagarrak emango ditu. Anderrek, goseak akabatzen, bat jango du. Lurra ireki egingo da eta irentsi egingo du. Gretak, beste sagar bat dastatu eta bera ere lurrak irentsiko du…

Sarrerak erosteko hemen.