RAFAEL LECHOWSKI

RAFAEL LECHOWSKI

Noiz 2014-07-19T21:30:00+02:00 2014-07-19T21:30:00+02:00 - 2014-07-19T23:55:00+02:00 2014-07-19T23:55:00+02:00
Non Monterron parkea
Webgunea Webgunea ikusi

Informazio gehiago


RLechowski01.jpgZaila bada ere haren estiloa definitzea –poesia, jazz, hip-hop eta slam-aren nahaste bitxia-, Rafael Lechowski gaztelaniaren raparen kanta idazlerik garrantzitsuenetakoa da. Espainiako rap mundua berritu du erabat: ‘Donde duelen inspira’ obrarekin, hasieratik generoan nagusi zen ego-estilista kanonaren auka egin zuen, eta artista humanoago baten irudia eraiki zuen, poesiaren hizkeraz berba egiten zuen kontzeptu batekin, berezkotasunaren eta transzendentziaren apologia egiten zuen, eta ausartu zen leloa bera ere ezabatzen (artista eta ikus-entzulearen arteko enpatia zeinu tradizionala, baina harentzat liluratzeko estrategia zantar bat). Ortodoxiarekin hautsi izanak behartu egingo du ikus-entzulearekiko lotura berri bat aurkitzen, eta horri esker bide berri bati ekin zion: obra zuzenean aurkeztu zuen, jazz laukote batek lagunduta. Rap-jazzaren aitzindaria Espainian eta Latinoamerikan; ordura arte generoak eszenan zuen ikuspegia erabat aldatu zuen, eta sekulako eragina sortu zuen ikus-entzuleen eta artisten artean.